martes, 6 de diciembre de 2011

Bisita gidatua

Agian, sartu berri zarete geure bloggean, eta ez dakizue nola doan bere funtzionamendua ikertzen hasteko...




Hona hemen gidatxo txiki bat. (Gidan sartzeko egin klik goiko argazkian)

Gabonetako eskulanak KROKOTAK

Web orri hau ezaguna da. Apaingarriak, pinuak, txartelak, koroak... izango dira aurkituko dituzuen gauzak.
Errusieraz dago, baina google traductor edo orrian bertan dagoen translate erabiliz erraz ulertuko da.

jueves, 1 de diciembre de 2011

GARABATO




http://pacomova.eresmas.net/ Garabato izeneko webgune bat da, non 600 haur-ipuin aurkitu diren. Hauen artean badira piktografiak dituzten ipuinak, audio ipuinak, Esoporen 300 elezahar, haur-antzerkirako 44 antzezlan, Samaniegoren elezaharrak, haur hezkuntzarako olerkiak, 2000 esaera zahar baino gehiago, asmakizunak, 149 aho-korapilo, haur abestiak eta gabon-kantak, "On Kixote"-ren atalen laburpenak,...

TXOKOAK

Txokoen garrantzia:


  • Jolasa: Egoera atseginak bizitzea du helburu, eguneroko bizitzan edo imajinatutako ekintzak, dendan edo mozorrotuz suertatutako ekintzak antzeztuz. Materiala: panpinak, trenak, kotxeak, eraikuntzak, arropa-zaharrak...
  • Matematika: Arrazoiketarako oinarri bat eskaintzea da helburua, matematikako errepresentazioa aukerak erabiliz: zenbatekotasuna, neurketa, antolaketa eta sailkapenak. Materiala: zenbakiak lantzeko jolasak, fitxak...
  • Hizkuntza: Txoko honetan beharrezko baldintzak eratzen dira, ume eta hezitzaileen arteko komunikazioa errazteko eta heldutasun grafomotrizitatearen prozesuari mesede egiteko. Materiala: idazteko fitxak, hitz egitea sustatzen duten jolasak...                                                                              
  • Margotegia: Elementu materialen eta formalen arteko harremanak aurkitzen saiatuko dira, egoera anitzak eta aberatsak eskainiz, haurrak modu atseginean ekoiztu dezaten beren sortzapenak. Materiala: plastilina, punzoia, gometsak, plastidecor, errotuladoreak...

GABONAK


Gabonetan, goxokiak, apaingarriak, opariak, alaitasuna, maitasuna, pazientzia...eta, batez ere GABON KANTAK daude!!!! Hemen dituzue kanten letrak:
http://www.jalgi.com/olentzero/kantak.htm

HATOR HATOR



Hator, hator, mutil etxera,

gaztaina ximelak jatera.
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka,
ama ere poz atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri,
gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean.
Txipli, txapla, pun!
Gabon gaua pozik igaro dezagun.




miércoles, 30 de noviembre de 2011