PORTFOLIO

AZKENENGO HAUSNARKETA


   Azken eguna heldu da, baita bitakoraren azkenengo sarrera ere.Hori dela eta, geure ibilbide osoaren hausnarketa txikitxo bat egitea erabaki dugu.
   Egia esan, ikasgai honetan gauza asko ikasi ditugu: nola sortu eta erabili blog bat, googleen dauden aplikazio asko (egutegia, gmail, docs eta youtube, besteak beste), hainbat aplikazio berri ezagutu (esaterako, delicious, prezi eta gloster), baita ezagutzen genituen programetan sakondu ere(paint, windows, word, power point...)


   Geure ibilbideari erreparatzen badiogu, esan dezakegu mota askotariko egunak pasatu ditugula, frustazio osoz ibili garenetan, arraskatsu sentitu garenetan... Honekin batera aipatu beharra daukagu, praktika saioak, hau da ordenagailuan lanean ibili garen saioak,askotan astunak eta neketsuak egin zaizkigula; lau ordu ordenagailu baten aurrean egotea gehiegi iruditzen zaigu, kontzentrazio guztia galtzen delako hainbeste denbora pasa ondoren eta gainera, fisikoki ere nekatuta sentitzen zarelako, laburbildu genenzake hitz batean:





   Irakaslearen papera ebaluan badugu, esan dezakegu hasieran pixka bat galduta egon arren, lehenengo aldiz ematen baitzuen ikasgai hau eta IKT-etan oso trebea ez zela esan zigun, trebezia irabaziz joan da eta geurekin batera lehen aipatutako aplikazioetan ikertu du.


  Azkenik, geure bloggari amaiera bat emateko PREZI programaren bitartez gidatxo bat osatu dugu, edonork geure bloggean sartzen bada bertan orientatuta sentitu dadin. Hau gure azkeneko sarrerako (umeekin lanean orrialdean) irudian klikatuz ikusteko aukera izango duzue, baita geure blogaren eskuinaldeko goikaldean.


   Honekin agurtzen zaituztegu. Oraingoz gure ibilbidea blogger munduan amaitu egin da, baina baliteke etorkizunean antzerako beste esperientzia bat izatea...






2011ko, abenduaren 7a.



URDURITASUNAREKIN GORA ETA BEHERA

   Gaur auzkezpenaren eguna heldu da, eta esan beharra daukagu oso karga handia kendu dugula egin ondoren, oso aurkezpen luzea ez izan aren, nahitaez urduri jartzen zarelako.



   Gure taldearen aurkezpena lehenengoa izan da, eta ondoren gainontzeko biak entzun ditugu, GOOGLE DOCS, WORD eta PAINT-aren gaiak jorratzen zituen taldearena baita POWER POINT, PREZI ETA GLOSTER taldearen azalpena ere. Hauen azalpena entzun ahala ebaluazio bat bete dugu banaka, euren aurkezpenaren ingurukoa. Esan beharra daukagu ez genekizkien hainbat gauza erabiltzen ikasi dugula gaur klaseko ikaskideen aurkezpenak aditzen; geure aburuz, aurrerantzean irakasle bezala baliagarri suertatuko zaizkigunak, batzuk zuzenean umeekin erabiltzeko eta beste batzuk geure zereginetako dokumentuak betetzeko.

   Horretaz gain, kuatrimestre guztiak bezala irakasgaiaren eta irakaslearen gaineko ebaluazioa bete dugu klasearen amaieran; hau aprobetxatuz esan beharra dugu ez zaigula ondo iruditzen zerrenda pasatzea klaseko azken minutuetan. Askotan, klase osoan zehar egoten gara, baina autobusa hartzeko lehenago irten behar gara, edota lehenago alde egin behar dugu motibo pertsonal batengatik eta falta jartzen digute, nahiz eta geuk klase osoan zehar lanean egon, klasean. Pentsatzen dugu zerrenda pasatzekotan klase hasieran egin beharko litzatekeela.




2011ko, azaroaren 30ean.
EZ, EZ GARA DESAGERTU, HEMEN GARA BERRIRO ERE!
 
  IKT klase barik aste oso bat egon ostean, modulu laneko astea bitartean egon delako, "kargara"  bueltatzen gara berriro ere. Gaurko klasean Movie Maker-aren inguruko proiektuari azken pintzeladak eman dizkiogu, hurrengo egunean egindakoaren azalpena eta aurkezpena egin behar baitugu gainontzeko klasekideen aurrean.

   Aipatutakoaz aparte, Alaitzek gure bloggean egin ahal ditzakegun hainbat iradokizun egin dizkigu, gure blogga hobeto uler dadin; hau da, gure blogga zer jorratzen duen ez dakien pertsona batek bertan sartzen bada, nondik norako guztiak jakiteko, bloggean ikertzen jakiteko... Azkenik, Alaitzek, esan digu geure portfolioan geure pentsamendu guztiak, baita sentimenduak ere islatzea ez litzatekeela batere txarto egongo.

   Esan beharra daukagu aipatutako azkena geure portfolioaren hurrengo sarreretan kontuan hartzen saiatuko garela;pentsatu dugu eginda dauden sarreretan moldaketarik ez egitea, nahiko irreala izango litzatekeelako, sentitzen diren sentimenduak adierazteko, sentitzen duzun momentuan bertan egin behar delako.
   Moldaketa hauek guztiak abenduaren zazpirako egon behar dira amaiturik
...ZE GUTXI FALTA DEN!!!!



2011ko, azaroaren 23an.
MOVIE MAKER-AREKIN BUELTAKA

Gaur movie maker-aren inguruan egon gara lan egiten. Klase hasieran Alaitzek azaroaren 23an kideen aurrean aurkeztu behar dugun lana azaldu digu.


 Guri movie maker bat egitea tokatu zaigu. Hori jakinda, gure taldean bildu gara honi buruz hitz egiteko eta animaliei buruzko ipuina osatzea erabaki dugu, movie maker programa erabiliz.

Talde osoaren barruan lana errazteko ideiarekin azpitaldeak sortu ditugu bakoitzak zeregin bat egin dezan: lehenengoak animaliei buruzko ipuin bat asmatu behar izango dute, beste taldeak movie maker-ean animalia bakoitzaren irudia eta soinua jarriko dute horrela umeek animalia bakoitzaren soinua desberdintzen ikasteko eta azkenengo taldeak, gure taldea, animalien gaia zergatik aukeratu dugun eta haren helburuak aurkitzea tokatu zaigu.     Hori jakinda talde bakoitzak bere lana egiteari ekin diogu.






2011ko, azaroaren 9an.


TERAPIEN ANTZERA

Agian ez diozue zentzu askorik aurkituko izenburuari, baina gaurko portfolio azalpena irakurri ostean agian bai. Klasea hasi bezain laster, borobil bat osatu eta gure zalantza eta arazo guztiak komentatu ditugu guztion artean; hau guztia, terapietan erabili ohi den metodoa ekarri digu burura. Arazo eta zalantzez gain, hainbat proposamen egin ditugu hurrengo asteazkenean lantzeko, movie maker, IT txartelak eta Power Point-a, hain zuzen ere. 

Aipatutako hiru gai hauek eskolaren egunerokotasunean nola aplikatu eta zelako egiteko motetan erabili ikertu behar dugu. Guk Movie Maker-aren inguruan ari gara gure ikerkuntza osatzen, gure horrekiko ezagutzetatik abiatuz.







2011ko, azaroaren 2an.


MUNDU BERRIAREN IKERKETAN AURRERA


Gaur soinuarekin egon gara ikertzen. Hemen uzten dizuegu horren emaitzaren link-a:


Soinua gure bloggean jartzeko hurrengoa besterik ez dugu egin:
abestia edota taldearen izena + embed + mp3     bilatzailean jarri eta embed-a kopiatu.

Horretaz aparte, jakin dugu nola hainbat webguneko berritasunak geure bloggera ailegatzea posible dugula, hau guztia widget baten laguntzaz. Guk Arizko Ikastetxeko Haur Hezkuntza bloggera suskribitu gara eta eskuinaldeko widget batean dugu, beraz horretan sartzeko aukera duzue.  -------------------------------------------------------------------->

Azkenik, bloggean egutegi eta erloju berriak jarri ditugu, bloggerreko widget-etan datozenak baino gustukoagoak ditugunak. Aipatu beharra daukagu azken hau Josuneren blogaren lan gidaren laguntzaz jarri dugula; lan gida honetan blogger munduaren gaineko informazio nahiko agertzen da "tutorial" moduan, esan beharra dago nahiko baliagarria dela eta pixkanaka pixkana gure kabuz eta gida horren laguntzaz ikertzen joango gara.




2011ko, urriaren 26a.


ARAZO TEKNIKOAK EZ DIRA MITO BAT


Geure arazotxoa konpontzen ari gara oraintxe bertan. Ez dakigu gure errua izan den ikutu behar ez genuen botoi bat ikutu dugulako edo, baina PORTFOLIO orrialdean idatzita genuen GUZTIA ezabatu egin zaigu!Horrelako aurpegia geratu zaigu geuri ikustean:



 

Zerotik hasi gara berriro guztia idazten, hori dela eta agian zer edo zer ahazten dugu, zeina lehen idatzita zegoen... baina beno, geuk geure esku dagoena egin dugu. Hori bai, hurrengorako ikasita dugu ez dugula EZER EZ publikatuko lehen word dokumentu batean geure pendrivean gorde barik.



2011ko, urriaren 20a. 


ZER DA DELICIOUS DELAKO HORI?


Goiko galdera izan da gure burutik pasatu dena delicious web-aren izena entzutean, baita zertarako erabiltzen den, ea benetan erabilgarria izango ote den...
Taldekide bakoitzak bere delicious propioa sortu du gaur, bertan gustatutako web orrialdeen link-ak edota interesgarriak iruditu zaigunetakoak gorde ditzakegu. Modu horretan, edozein ordenagailutik helbide horiek begiratzeko aukera izango dugu. Gainera, helbide horietako bakoitzari etiketak jarri diezaiekegu, era horretan link ugari ditugunean guk bilatzen ari dugun helbidearen bilaketa erraztu egingo da.






2011ko, urriaren 19a.


PIXKA BAT IKERTZEN


Aurreko klasean, publikatutako egunerokoaren zatia osatu ostean, egutegia gure bloggera eta google docs-en dokumentu bat nola sortu azaltzea tokatu zitzaigun. Egutegia bloggaren eskinaldeko widget-etan ikus dezakezue eta hemen uzten dizuegu google docs-en sortutako dokumentua. Aipatu beharra daukagu, dokumentua berez gehitu nahi genuela, baina asko ikertu ostean ez dugu igotzeko bidea aurkitu, hori dela eta, korta-pega bat egin dugu:


IZENA
ABIZENA
ADINA
AINARA
SANCHEZ
21
ITSASO
ROJO
19
JOSUNE
PÉREZ


22





 2011ko, urriaren 19a.


LEHENENGO HASTAPENAK


Gaur hasiera ematen dio gure bloggari. Nahiz eta aurreko egunean sortu, ez dugu gaur arte gure lehenengo sarrera idatzi. Aipatzekoa da, gure blogga hiru kide osatzen dugula, Josune, Ainara eta Itsaso, hain zuzen ere. Nahiz eta pasadan egunean klasekide bakoitzak bere blog propio sortu Josunek aginduta, gaur irakasle berria etorri zaigu, Alaitz, eta hiruko taldeak sortzea eta talde bakoitzeko blog bat osatzea proposatu digu. 


"El diario secreto de pulgarcito" liburuaren zenbait atal irakurri ostean, zeina bitakora antzekoa den, gure bloggean antzeko lana egitea agindu digu. Hala ere, beti edukiko dugu gure graduarekin, Haur Hezkuntzarekin, erlazioa duten gaietako zer edo zer publikatzeko aukera.





2011ko, irailaren 28a.